PLAZABIZI egitasmoak Aurrera pauso garrantzitsua emango du 2025eko Iraileko Mugikortasun Astearen baitan: irailaren 19an (ostirala), arratsaldeko 16:30etik 20:00etara, “PLAZABIZI jaia” ospatuko da Arimazubi auzoko inguruan.
Helburua argia da: herritarrek espazio publikoarekiko, mugikortasunarekiko eta komunitatearekiko duten harremana berreraikitzea, modu parte-hartzailean eta sormenezkoan.
PLAZABIZI: bizigarritasunaren eta elkarlanaren aldeko apustua
PLAZABIZI ekimenaren helburua auzoak eta herriak bizigarriagoak bilakatzea da. Horretarako, hirigintza birpentsatzea, ohiturak aldatzea eta elkarlana sustatzea ezinbestekoak dira. Osasuna, ongizatea eta gizarte-harremanak erdigunean jartzen dituen ikuspegiarekin, Arimazubin hasitako bi urteko prozesuak honako erronkak ditu:
- Espazio publikoak berreskuratu eta balioan jartzea
- Mugikortasun jasangarria eta irisgarria sustatzea
- Komunitatearen inplikazioa indartzea
Jaialdiaren helburuak
Plazabiziren lehen Mugikortasun Astearen baitan egingo den jaialdiaren xede nagusia da mugikortasun aktiboaren inguruko kontzientzia piztea eta egitasmoa komunitateari modu ireki eta gertukoan aurkeztea.
Helburu zehatzak:
- Plazabizi proiektua herritarrei aurkeztu eta kokatu
- Haur zein helduentzako mugikortasun jasangarriaren inguruko ekintzak antolatu
- Ciclogreen aplikazioaren lehen erronka martxan jarri
- Diagnostikoaren emaitzak kaleko formatuan partekatu
- Urrian hasiko den prozesu komunitariorako gonbita luzatu
Formatu dinamikoa eta txoko ugari
Ekintzak espazio publikoan banatuko dira, kolore ezberdinetako eremu tematikoetan:
A eremua: HAURRENTZAKO JARDUERAK ETA ESKU-HARTZE ARTISTIKOA
- Txatxilipurdi taldeak haurrentzako balance bike zirkuitua eta eskulan tailerra eskainiko ditu
- ThinkFast-en esku-hartze artistikoa
B eremua: DIAGNOSTIKO ETA INFORMAZIO GUNEAK
- Informazio guneak: Plazabizi, Ciclogreen Appa eta jarduera fisikoaren onurak
C eremua: BIZIKLETA ERAKUSKETA ETA TAILERRA
- Oreka Cycling Spacek bizikleten erakusketa eta frogak
D eremua: SANTA BARBARA GUNEAN JOLASAK ETA BISITA GIDATUA
- Haur eta familien jolasgunea: ur-bideak, buztina, mandalak eta lokatzarekin artea
- Bisita gidatuak Santa Barbarako ondare historiko eta naturala ezagutzeko (Anabel Ugalde eta Anton Zabaletaren eskutik). Geralekua: Arrasate pasealekua (17:00)
Herritar guztiak gonbidatuta
Plazabizi jaialdia herritar guztientzat zabalik dago, adin guztietako pertsonentzako jarduerekin. Elkarrekin espazio publikoa ospatzeko, ingurunea biziberritzeko eta etorkizun seguru, inklusibo eta iraunkorrago baten aldeko pausoak elkarrekin emateko aukera ezin hobea izango da.