Arimazubiko auzoan hasiko da bi urteko prozesua, espazio publikoak berreskuratzeko eta komunitatearen ahotsa entzuteko helburuarekin.
Ekainak 11, 18:30ean, Arimazubiko LAB Espazioan ospatuko da PLAZABIZI ekimenaren lehen bilera irekia. Ekimen hau herritarrak erdigunean jartzen dituen herri-eredu baten aldeko apustua da, eta auzoko bizigarritasuna, osasuna eta gizarte-harremanak hobetzea du helburu nagusi.
Prozesu hau bi urtez garatuko da Arimazubin, eta bere xede nagusiak dira espazio publikoak berreskuratzea, mugikortasun jasangarria bultzatzea eta auzoko komunitatea aktiboki inplikatzea. Horretarako, herritarren parte-hartzea funtsezkoa izango da, eta horregatik antolatu da gaurko bilera irekia.
PLAZABIZI ez da soilik hirigintza-proiektu bat: herritarren bizimodua hobetzeko, inklusibitatea, segurtasuna eta iraunkortasuna uztartzen dituen ikuspegi komunitarioa da.
Parte hartzeko interesa duten herritar guztiei dei egiten zaie bileran parte hartzera eta online galdetegia erantzutera.