Skip to main content
  • Ekimen hau PLAZABIZI egitasmoaren parte da, Arimazubi auzo inguruko herritarrak erdigunean jartzen ditu auzoa bizitzeko toki hobea bihurtzeko. Helburua da mugikortasuna, espazio publikoak eta natura uztartzea, jendearen ongizatea eta elkarrekiko harremanak hobetzeko.
  • Aplikazioak parte-hartzaileei aukera ematen die egiten dituzten joan etorri jasangarriak erregistratzeko eta erronkak gainditzeko, gainera sariak irabazteko aukera izango dute.

2025eko urriaren 8a. Irailaren 19an, PLAZABIZI Jaiarekin batera egitasmoa aurkeztu zen eta honekin batera datorren parte-hartze prozesua. Elkarlanerako guneak sortuz guztion artean Arimazubi auzo inguruko espazioa jasangarriagoa eraikitzeko aukera eskainiz.

 

Ciclogreen, erronkei erantzuteko app bat

PLAZABIZI egitasmoak planteatutako erronkei erantzuteko eta auzo bizi eta jasangarriago bat bilakatzen jarraitzeko ekintzen artean mugikortasun jasangarria sustatzeko aplikazio bat abiarazi da.

Ciclogreen-ek garatutako plataformak herrian gauzatzen diren joan etorri jasangarriak sarituko ditugu, erronka eta sari sistema baten bidez, 2026ko uztailera arte.

Oinez, bizikletaz, autobusez edo kotxe partekatuz egindako joan etorrietan egindako kilometro bakoitzeko puntu bat lortuko da. Puntu hauek, erronka desberdinak gainditzeko eta sarien zozketetan parte hartzeko balioko dute.

Lehen erronkan parte hartzeko, urriaren 31ra arte martxan dagoena, nahikoa da:

  1. Ciclogreen app-a deskargatu eta kontu bat sortu
  2. PLAZABIZIren kodea gehitu: “plazabizi»
  3. Oinez, bizikletaz, kotxe partekatuz edo garraio publikoan egindako joan etorri guztiak erregistratu
  4. Ranking-ean zure postua begiratu, erronkak gainditu eta sari bikainen zozketan parte hartu